Gazte-Piraguista-09

ZER DA?

Gipuzkoako Piraguismo Federazioak duen helburu nagusia, Gipuzkoan zehar piraguismoa sustatzea izango da. Gazteenetatik hasita, Eskola Kirola programaz baliatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera benjaminetatik aurrerako gazteak piraguismoa urte osoan zehar egin dezaten nahi dugu.

Horretarako bi ibilbide edukiko ditugu. Batetik, TXAPELKETAKO ibilbidea Gipuzkoako Klub ezberdinen bitartez gauzatuko dena . Bestetik, AISIALDIKO ibilbidea izango dugu:

Piraguismoa modu ludikoan irakatsi nahi dugu, modalidade ezberdinak eta kirol teknika jolasten dugun bitartean ikasi eta txapelketaren eskemetatik kanpo.

Jarduera fisikoak duen indar hezitzailean sinisteaz gain, naturan praktikatzeak ere praktika hau aberastu egiten du, kasu honetan itsasoak.
Nahi orok Federazioak Kontxako Badian dituen instalakuntzetara etorri ahalko da eta daukagun materialaz baliatuta piraguismoa praktikatzeko aukera izango du (piraguak, palak, txalekoak, aldagelak). Honez gain, begirale talde paregabea jarriko dugu zuen eskura.

Taldeak adinaren arabera sortu ditugu:

TALDEAK

(LH4, LH5 eta LH6)
Eskola bakoitzarekin hitzartuko den egutegia jarriko dugu martxan. Udazkenean edo udaberrian hiruhilabete batez piraguismoa egiteko aukera izango dute. Bukaeran eskola ezberdinetako joko eskolarrak egingo dira topaketa modura.
Zure eskolak ez badu piraguismoko egutegi bat jarri kontaktuan Federazioarekin.

ORDUTEGIA:


PREZIOA:

16 Euro

IKASTETXE BAKOITZEKO EGUTEGIA

1 ESKOLA: Astelehena eta asteazkena, 12:00tik 14:00ra


2 ESKOLA: Astelehena eta asteazkena, 12:00tik 14:00ra


3 ESKOLA: Astelehena eta asteazkena, 12:00tik 14:00ra


4 ESKOLA: Astelehena eta asteazkena, 12:00tik 14:00ra


5 ESKOLA: Astelehena eta asteazkena, 12:00tik 14:00ra


6 ESKOLA: Astelehena eta asteazkena, 12:00tik 14:00ra

(DBH1-2-3)
Kurtso osoan zehar piraguismoa egiteko aukera izango duzue: Olatuak hartuko ditugu, trabesia txikiak, jolas ugari, eskimoteatzen ikasi, lagun berriak egin…
Jarri Federazioarekin harremanetan eta hasi disfrutatzen kirol berri batekin.

EGUTEGIA:

Larunbatetan, 12:00etatik 13:30ak arte.


PREZIOA:

16 Euro.


HARREMANA:

(DBH4, BACH 1-2)
Lagun talde berri bat egiteko aukera emango dizu piraguismoak, agobiorik gabe, ondo pasatzera etorri eta piraguan ibiltzen ikasi: Olatuak hartu, jolasak egin, trabesiak…
Jarri Federazioarekin harremanetan eta hasi disfrutatzen kirol berri batekin.

EGUTEGIA:

Ostiraletan, 15:30etatik 17:30ak arte


PREZIOA:

20 Euro.


HARREMANA:

APUNTATU ZAITEZ!

Jarri zaitez gurekin harremanetan informazioa eskuratzeko. Horretarako, deituiguzu edo bidali email bai; nahiago ezkero, bete ondoan aurkituko duzun formularioa. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

piraguismoa@kirolak.net

943 44 51 03

EKITALDIAK

Ez dago ekitaldirik

X