Piraguismo-Egoikitua-09

ZER DA?

Zuk ere piraguismoa praktikatu dezakezu. Etorri udara honetan eta disfrutatu itsasoaz beste modu batera. Zure beharretara egokituko gara, horretarako hastapeneko ikastaro ezberdinak eskaini nahi dizkizugu. Kirol egokituan espezializatuak dauden profesionalak ditugu, informazio gehiago nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Ekaina, uztaila eta abuztuan, hilero piraguismo egokituko ikastaro bat eskaini nahi dizugu Kontxako hondartzan. Bota begirada bat proposatzen ditugun datei.

Instalakuntzak ez daude egokituak mugikortasun urria duten pertsonentzat (eskailerak daude). Informazio gehiago nahi baduzu jarri gurekin kontaktuan.

Abuztuan, Hondarribiako hondartzan, Kirol Egokituetako Federazioarekin elkarlanean, aurten ere oztoporik gabeko bainuen programan, piraguismo hastapeneko jornada ezberdinak burutuko ditugu. Instalakuntzak egokituak daude edozein desgaitasunera.

KURTSO
MOTAK

Uda honetan ere, piraguismoan murgiltzeko kurtsoak antolatu nahi izan ditugu desgaitasuna duten pertsonentzat.

Bota begirada bat gure egutegiari:

EKAINAK 19-23
17:30 – 19:30

ABUZTUAK 14-18
17:30 – 19:30

GPF-aren instalazioetan batuko gara. Desgaitasun intelektual edota fisiko arina dutenei zuzendua. Eskailerak igo eta jaisteko gaitasuna beharrezkoa da.

Teknikari espezializatuak dauzkagu taldean, baita beharrezkoa den material eta arropa ere.


ABUZTUAK 5-12 / 19-26
16:00 – 18:00

Hondarribiako hondartzan batuko gara. Egokitutako Kirolen Federazioarekin batera, Piraguismora hastapenen jardunaldiak eskainiko ditugu, “Baños sin barreras” programaren parte bezala. Desgaitasun intelektual edo fisikoa dutenentzat, eta gurpil-aulkidun zein mugimendu murritzeko pertsonentzat ere bai.

Federaziotik kirola inklusioan egitea bultzatzen dugu, horretarako, zure beharretara egokitzen gara, hastapeneko piraguismoa modu arrunt batean praktika dezazun. Begiratu udaran zehar ditugun ikastaro anitzetara, jarri gurekin kontaktuan, esaiguzu zein egokitzapen edo laguntza behar duzun eta hasi kirol honetaz disfrutatzn konpainia onean.

Ikusi zeintzuk diren udan eskaintzen ditugun kurtsoak eta esaiguzu zeintzuk diren behar dituzun moldaketak zuk ere piraguismoa praktikatu dezazun.

Jarri harremanetan gurekin:
piraguismoa@kirolak.net
943 44 51 04

X