BAZKIDEAK

Egin zaitez federazioko bazkide!

Urte osoan zehar Kontxako badian piraguismoaz gozatu nahi baduzu egin zaitez Gipuzkoako Piraguismo
Federazioko bazkide. 

BAZKIDE IZATEAREN ABANTAILAK

Bazkide izateko ez duzu piraguismoko materiala erosteko beharrik. Hala ere, hastapeneko piragüismo ikastaro bat egin izana gomendatzen da.

  • Instalakuntzetan goizeko 8h30 gaueko 21h arte sartzeko aukera izango duzu, bai astean zehar, baita asteburu eta opor egunetan. (Ikastaro garaietan piragua 2,5 ordu baino gehiagoz ezingo da erabili).

  • GPF dagoen kirol materiala erabili ahalko duzu: piragua ireki nahiz itxiak (baimena eskatuz), txalekoak eta palak.
  • Ditugun dutxa eta bestuarioak erabili ahalko dituzu nahi dituzunean.

  • Gainera, kirol lizentzia tramitatuko dizugu istripu asegurua izan dezazun eta zure kuota domizialiatuko dugu erosoago izan dadin.

Bazkide kuotak

Zirkularrak

Kuota modalitate ezberdinak ahalbidetu ditugu zure kontestura ahalik eta hoberen egokitzeko.

Bazkidetu zaitez!

Bazkide izateko, honen inguruan informazio gehigarria jasotzeko, edota alokatzea nahi baduzu, egin zure eskaria formulario honen bitartez edo gure harremanetarako bide ezberdinak erabiliz.

Gogoratu, federaziora etorri nahi baduzu, aurretiko zita eskatu behar duzula aipatutako kanalak erabiliz.