Abonuen kuotak
Zure beharretara ahalik eta ondoen egokitzeko, hainbat abonu-modalitate jarri ditugu zure eskura.
Banakako abonua
Hileko kuota
60€*
GPFko partaide gisa, FIATC Mutuaren asegurua barne dago. Bestalde, parte-hartzaile guztiek piraguismoko hastapen-ikastaro bat egina dutela egiaztatu beharko dute, ahal dela Donostiako Kontxako badian.
Hileko kuota
50€*
Tarifa hau kontratatzeak aukeratutako epean mantentzeko konpromisoa dakar. Baja ematean erabilitako hilabete kopurua kontratatutako tarifari dagokiona baino tarte txikiagokoa bada, tarifan aplikatutako deskontuaren zenbatekoa ordaindu beharko da. Adibidez, 5 hilabeteko tarifa kontratatu baduzu (50 € hilean) eta 3 hilabeteren ondoren baja eman nahi baduzu, aurreko tarteari dagokion kuota aplikatuko da (60 € hilean), eta azken kuotan erabilitako hilabete bakoitzeko 10 € ordaindu beharko dituzu. GPFko partaide gisa, FIATC Mutuaren asegurua barne dago. Bestalde, parte-hartzaile guztiek piraguismoko hastapen-ikastaro bat egina dutela egiaztatu beharko dute, ahal dela Donostiako Kontxako badian.
Hileko kuota
40€*

Eguneko alokairua (2 ordu)
BALDINTZAK
Abonatu bakoitzak gehienez 4 gonbidatu ekarri ahal izango ditu egunean. Ezarritako prezioak gonbidatu bakoitzeko dira. Gonbidatuak FIATC Mutuaren aseguruaren barne egongo dira jarduera jorratuko den egunean.
Eguneko alokairua: 15 € pertsonako adin nagusiko gonbidatuentzat, eta 7 € pertsonako adingabeko gonbidatuentzat. Federazioaren instalazioetan nahiz itsasoan dauden bitartean, abonatu batekin egon beharko dute une oro.
Alokairuak bi orduko iraupena izango du. Gonbidatuak bere arropa eta gauza pertsonalak eskaera egin duen abonatuaren aldagelan gordeko ditu.
Abonatuak gutxienez hiru egun lehenago jakinarazi beharko du eguneko gonbidatuaren eskaera. Horretarako, orrialde honetako formularioa bete, Federaziora telefonoz deitu edo mezu elektroniko bat bidali beharko du helbide honetara: info@gipuzkoakopiraguismofederazioa.eus.
Eskaera onartu eta baimena emateko, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da (abonatuak Eguneko Gonbidatuaren aukera erabil dezan gonbidatutako pertsonaren datuak): telefono mugikorra edo finkoa, posta elektronikoa eta ordainketaren egiaztagiria.
GARRANTZITSUA DA JAKITEA: Eguneko Gonbidatua aukeraren erabilera eskatzen duen abonatua izango da bere eskaeraren bidez Federazioan sartutako gonbidatuek eragindako arduragabekerien, kalteen eta sor daitezkeen gainerako gorabeheren erantzule zuzena, eta horien ondorioak bere gain hartuko ditu.
Familia abonua
| Kide kopurua | Hilabete 1 | 2 Hilabete | 3 Hilabete | 4 Hilabete |
|---|---|---|---|---|
| 2 | 110€ | 200€ | 270€ | 320€ |
| 3 | 150€ | 270€ | 360€ | 420€ |
| 4 | 180€ | 320€ | 420€ | 480€ |
| 5 | 200€ | 350€ | 450€ | 600€ |
Banakako abonuan, kuota hilean behin helbideratuko dizugu, zuretzat erosoagoa izan dadin. Familia abonuaren kasuan, aukeratutako aldiari dagokion ordainketa izena ematean egingo da. Kontratatu nahi den familia abonuko abonatu nagusiak iraupen handiagoko banakako abonua badu, aukeratutako familia abonuko kuotatik dagokion aldian helbideratuko litzatekeen zenbatekoa deskontatuko da. GPFko partaide gisa, FIATC Mutuaren asegurua barne dago.
Abonatu zaitez!
Abonatu nahi baduzu, informazio gehiago jaso edo alokairua egin nahi baduzu, bidali zure eskaera formulario honen bidez edo gure harremanetarako kanaletako edozein erabiliz.
Gogoratu Federaziora etorri nahi baduzu, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzula aipatutako kanalen bidez.