EMAKUME PIRAGUISTA

Emakume Piraguista

Emakumea Piraguista programa 2013an hasi zen. Urtetik urtera, piraguismoko ikastaroak antolatu ditugu emakumeen presentzia piraguismoan ere handitzeko.

EMAKUME PIRAGUISTA

Aurten, Gipuzkoako Foru Aldundia eta federazioaren bitartez, emakumeak kirol praktika honetara gerturatzen jarraitu nahi dugu. Emakumeok emakumeontzako egin dugun proiektua da.

Piraguismoko aisialdia eraiki nahi dugu eta gure beharrei erantzungo dien espazioa sortu, ze modutara praktikatu nahi dugun erakutsiz. Emakume gero eta gehiago ikusi nahi dugu uretan, autonomak izan nahi dugu eta Gipuzkoako ibaiak nahiz Kontxako Badian okupatu nahi dugu.

Hurrengo ikastaroak

wdt_ID Noiz Egutegia Lekua Informazioa
59 7/05/2024 - 31/05/2024 Astearte edo Ostirala / Martes o viernes / 18:30-20:00 Donostia (Concha)

Eman izena!

Emakume Piraguista ikastaroetan parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan ondoko formularioaren bitartez.

Adierazi zein ikastarotan (ikastaroaren izena eta data) parte hartu nahi duzun, eta zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehigarria emateko.