IKASTAROAK

Piraguismoan hasteko ikastaroak

Ikastetxearen bidez izena ematen duten Lehen Hezkuntzako 3. maila eta DBH 4. mailara arteko ikasleentzat dira ikastaro hauek.

PIRAGUISMOAN HASTEKO IKASTAROAK

Ikastetxearen bidez izena ematen duten Lehen Hezkuntzako 3. maila eta DBH 4. mailara arteko ikasleentzat dira ikastaro hauek.

Ikastetxeak aipatu mailetako nahi beste talde inskriba ditzake, beti ere, taldeak gutxienez zortzi lagunekoak badira. Ikastetxeren batek gutxienezko ikasle kopuru hori lortu ezin badu, ikasle gutxiagorekin ere izango du izena ematea, baina izen emate hori onartuko da baldin eta taldea beste ikastetxearen bateko ikasleekin osatzen bada.

Ikastaroetan parte hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea

Ikastaroak 1, 2, 3 edo 4 eguneko izango da eta saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute.

Udazkenean eta udaberrian egingo dira.

Materiala nahiz irakasleak Gipuzkoako Piraguismo Federazioak jarriko ditu.

Ikastaroaren orduko prezioa 12 eta 14 euro bitartekoa izango da. Zenbateko hori elkarte laguntzaileetan ordainduko du.

  • Ikasteko erabiliko den materiala ezagutzea.
  • Lehorrean palada teknikaren oinarriak ikastea.
  • Ontzian nola sartu eta nola atera ikastea.
  • Piraguan oinarrizko oreka menperatzea.
  • Hasierako piraguan ibiltzeko oinarrizko ikasgaiak. Oinarrizko maniobrak.

Ikastetxeak Interneten bidez egingo du izenematea eta, horretarako, eskola kirolaren izenemateak aplikazio informatikoan hastapeneko irakaskuntza jardueren atalean sartuko da.

Aurretik, ikastaroaren egunak eta ordutegia zehaztu beharko dira Gipuzkoako Piraguismo Federazioa edo aukeratutako klubarekin. Izen ematea egitea ezinbestekoa da eskola kiroleko aseguruaz babestuta egoteko. Izen-ematea ikasturteko edozein momentuan egin ahal izango da.

Honako hauek dira ikastaroen antolatzaileak

Ikastaroen antolatzaileak

Gipuzkoako Piraguismo Federazioa

Sociedad Deportiva Santiagotarrak

Koxtape Pasaia Donibane

Beti-Busti

Deportivo Donostia Kayak K.E.

Real Club de Tenis San Sebastián

C.D Fortuna K.E

Donostia Arraun Lagunak

Real Club Náutico de San Sebastián

Club Atlético de San Sebastián

Hondarribia Arraun Elkartea

Itxas Gain K.E