2026-11-03
Gipuzkoako Piraguismo Federazioak slalom teknifikazio-jardunaldia antolatu du San Miguelen eta Ereñozun
Gipuzkoako Piraguismo Federazioak slalom teknifikazio-jardunaldia antolatu zuen joan den azaroaren [...]

Gipuzkoako Piraguismo Federazioak slalom teknifikazio-jardunaldia antolatu zuen joan den azaroaren 1ean, gazte palistentzat, ur bizietan dituzten gaitasun teknikoak lantzen eta hobetzen jarraitzeko helburuarekin.
Jardunaldian ATSS eta Santiagotarrak klubetako kirolariek parte hartu zuten. Entrenamendu bateratua egiteko, esperientziak partekatzeko eta ohiko entrenamenduetatik kanpo estimulu berriak jasotzeko aukera izan zuten.
Jardunaldia San Miguelen hasi zen, eta bertan, ateen ariketa teknikoetan oinarritutako lehen entrenamendu-saioa egin zuten, hainbat zirkuitu eta ariketa espezifikorekin. Entrenamenduan zehar, palisten teknika aztertzeko bideo-grabazioak ere egin ziren.
Bazkalostean, taldea bideoak ikusteko eta goizean landutako alderdi teknikoak aztertzeko bildu zen. Arratsaldeko bigarren saioa Ereñozun egin zen, eta bertan, kirolariek ikusitakoa praktikan jartzeko eta teknika hobetzen jarraitzeko aukera izan zuten.
Jardunaldi honek kluben arteko lankidetza indartzeko, ikaskuntza partekatua sustatzeko eta slalomeko palista gazteen kirol-prestakuntzan aurrera egiteko balio izan zuen.
Gipuzkoako Piraguismo Federazioak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten kirolariei, kluben lankidetzari eta jardunaldiko arduradunak izan diren Malen Gutiérrez eta Marta Barba-ri.