2026-10-29

Atlético San Sebastián nagusi eskolarteko slalom jokoen lehenengo proban

Urriaren 25ean, igandean, Ereñozuk (Hernani) 2026/27 denboraldiko Eskolarteko Slalom Jokoen [...]

2026-10-29

Atlético San Sebastián nagusi eskolarteko slalom jokoen lehenengo proban

Atlético San Sebastián nagusi eskolarteko slalom jokoen lehenengo proban

Urriaren 25ean, igandean, Ereñozuk (Hernani) 2026/27 denboraldiko Eskolarteko Slalom Jokoen [...]

Elkarbanatu / Comparte

Urriaren 25ean, igandean, Ereñozuk (Hernani) 2026/27 denboraldiko Eskolarteko Slalom Jokoen lehen proba hartu zuen, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatuta.

Jardunaldian alebin eta infantil kategorietako piraguista gazteek parte hartu zuten, slalom ibilbidean teknika, trebetasuna eta ahalegina erakutsiz.

Kluben sailkapenean, Atlético San Sebastián izan zen garaile, guztira 268 puntu lortuta. Santiagotarrak bigarren postuan geratu zen, 112 punturekin.

Kategoria desberdinetan, honako emaitza hauek nabarmendu ziren:

  • K1 Gizonezko Infantil A: Luca García Hernández (Santiagotarrak).
  • K1 Gizonezko Infantil B: Adur Osa Cobo (Santiagotarrak).
  • C1 Gizonezko Infantil A: Luca García Hernández (Santiagotarrak).
  • C1 Gizonezko Infantil B: Adur Osa Cobo (Santiagotarrak).
  • K1 Gizonezko Alebin A: Alain Bereau Ochoa (Santiagotarrak).
  • K1 Gizonezko Alebin B: Mikel Fernández Ferrer (Atlético San Sebastián).
  • C1 Gizonezko Alebin A: Alain Bereau Ochoa (Santiagotarrak).
  • C1 Gizonezko Alebin B: Mikel Fernández Ferrer (Atlético San Sebastián).
  • K1 Emakumezko Infantil A: Ane Echaniz Chourraut (Atlético San Sebastián).
  • K1 Emakumezko Infantil B: Elene Aramendia Tolosa (Atlético San Sebastián).
  • K1 Emakumezko Alebin A: Lorea Zapirain Egilegor (Atlético San Sebastián).
  • K1 Emakumezko Alebin B: Martina Juanicorena Egurrola (Atlético San Sebastián).
  • C1 Emakumezko Infantil A: Ane Echaniz Chourraut (Atlético San Sebastián).
  • C1 Emakumezko Infantil B: Elene Aramendia Tolosa (Atlético San Sebastián).
  • C1 Emakumezko Alebin A: Lorea Zapirain Egilegor (Atlético San Sebastián).
  • C1 Emakumezko Alebin B: Martina Juanicorena Egurrola (Atlético San Sebastián).

Gipuzkoako Piraguismo Federaziotik parte-hartzaile guztiak, klubak eta teknikariak zoriondu nahi ditugu, piraguismo eskolarraren garapenean egiten duten lanagatik eta inplikazioagatik.

Slalomaz eta eskola kirolaz gozatzen jarraituko dugu!

Ikusi hementxe argazki bilduma:

Elkarbanatu / Comparte