2026-07-08

Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa jokatu zen pasa den uztailaren 5ean, Pasaian.

2026-07-08

Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa jokatu zen pasa den uztailaren 5ean, Pasaian.

Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa jokatu zen pasa den uztailaren 5ean, Pasaian.

Elkarbanatu / Comparte

Pasaia Kayak taldeak irabazi zuen bere etxean jokatutako Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketa, lehia estu-estuan Zumaiako Itxas-Gain eta Donostiako ATSS taldeekin (91 puntu pasaitarrentzat, 90 zumaiarrentzat eta 85 donostiarrentzat). Lehia indibidualean, Lander Rodriguez pasaitarra izan zen azkarrena gizonezkoetan (57m:01s), Maite Etxabe zumaiarra emakumezkoetan Amaia Osaba faborito nafarra garaituz (1h:01m:43s), eta Joxemari Villagarcía (Itxas-Gain) izan zen 50 urtetik gorako beterano azkarrena (57m:18s), Rodriguez berarekin borrokan amaieraraino.

Aipatzekoa Oinatz Alonso pasaitarrak 23 urtez azpikoetan lortutako garaipena eta ordubeteko langa jaitsi izan (59m:34s), bere aurretik sartu ziren kategoria guztietako bost palistek baino ez baitzuten hori lortu.

Baldintza egokiak probarako eta giro bikaina parte-hartzaileen artean sari-banaketaren ondorengo hamaiketakoan!

Elkarbanatu / Comparte