2025-05-28

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: Pista eta Slalom

Joan den maiatzaren 18an eskola mailako Gipuzkoako Pista Txapelketa ospatu [...]

2025-05-28

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: Pista eta Slalom

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa: Pista eta Slalom

Joan den maiatzaren 18an eskola mailako Gipuzkoako Pista Txapelketa ospatu [...]

Elkarbanatu / Comparte

Joan den maiatzaren 18an eskola mailako Gipuzkoako Pista Txapelketa ospatu zen Donostian, Urumea ibaiaren ondoan dagoen Donostia Kayak K.E. klubak antolatuta. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasi zen C.D. Santiagotarrak, Pasaia Kayak K.E., Itxas-Gain eta Donostia Kayak K.E klub gipuzkoarren parte-hartzearekin. Guztira, 56 haur elkartu ziren.

Lau irteera egin ziren, alebinekin hasi eta haurrenekin amaitu. Eguraldi ona lagun izan zuten egun osoan zehar, eta horrek hainbat kurioso eta familia erakarri zituen, txikiekin piraguismoaren ikuskizunaz gozatzera. Amaieran, banakako dominak eta garaikurrak banatu zitzaizkien klub parte-hartzaileei.

Maiatzaren 25eko asteburuan eskolarteko Gipuzkoako Slalom Txapelketaren txanda izan zen. Hitzordu berezi honetarako piraguismoaren erreferente handiak izan ziren, hala nola Maialen Chourraut eta Miren Lazkano, klub ezberdinetako entrenatzaileez gain, giro hurbila, alaia eta motibagarria sortuz nagusien eta txikien artean.

Jardunaldi honetan ere kategoria bakoitzeko lehen hiru palistak saritu ziren eta klubei garaikurrak eman zitzaizkien. Oso egun berezia eta aberasgarria izan zen, errepikatzeko gogoz.

Hemendik benetan eskerrak eman nahi dizkiegu arbitroei, boluntarioei, entrenatzaileei eta jardunaldi hauek posible egiten dituzten pertsona guztiei. Eskerrik asko zuen konpromiso eta gogoagatik!

Azken lehiaketa honekin amaiera ematen zaio eskolako piraguismo denboraldiari. Orain udaz gozatzea, pilak kargatzea eta udazkenean gogo gehiagorekin eta lehiaketa berriekin itzultzea tokatzen da.

 


Emaitza guztiak kontsultatzeko, egin klik beheko botoian.

Elkarbanatu / Comparte