2025-11-25

Kontzentrazio arrakastatsua palistentzat: teknika, neurketak eta uretako lana

Asteburuan egindako kontzentrazioa arrakastatsua izan zen palistentzat. Goizeko 09:00etan elkartu [...]

Elkarbanatu / Comparte

Asteburuan egindako kontzentrazioa arrakastatsua izan zen palistentzat. Goizeko 09:00etan elkartu eta lehenengo lanak neurketekin hasi zituzten: altuera zutik, altuera eserita eta palista bakoitzaren enbergadura neurtu ziren, entrenamendu pertsonalizatuagoak egiteko.

Ondoren, teknikari buruzko txarla espezifikoa jaso zuten, bai kayak zein kanoako palistentzat. Teoria saioaren ostean, taldeak urera jaitsi ziren. Lehenik beroketa egin zuten, jarraian irteerak, eta amaitzeko, R1 ariketak taldeka. Saio horietan bideo-grabaketak egin ziren, ondorengo analisi teknikorako.

Goizeko jardunaren ondoren, bazkaltzeko eta atseden hartzeko tartea izan zuten. Arratsaldean, goizean grabatutako bideoen diagnosi teknikoa egin zen, eta gero olatuen inguruko txarla tekniko sakonago bat.

Bigarren uretako saioan, palistek 40 minutuko R1 lana egin zuten, bost minuturo sprint bana eginez. Saio horretan ere bideoak grabatu ziren, hurrengo kontzentrazioan goizeko eta arratsaldeko tekniken arteko eboluzioa aztertzeko.

Kontzentrazioak lan giro bikaina izan zuen, eta palistek teknikoki zein fisikoki aurrerapauso garrantzitsuak eman zituzten.

Elkarbanatu / Comparte