2026-11-23

Eskola-kiroleko piraguismo jardunaldiak LH6ko ikasleak bildu ditu asteburuan Donostia Kayaken eta Nautikoan

Asteburu honetan piraguismoari eskainitako eskola-kiroleko jardunaldi berria egin da Donostian, [...]

Elkarbanatu / Comparte

Asteburu honetan piraguismoari eskainitako eskola-kiroleko jardunaldi berria egin da Donostian, hiriko ikastetxeetako LH6 mailako ikasleen parte-hartzearekin. Jarduera Donostia Kayaken eta Nautikoan garatu da, eta haurrek gure kirola ezagutzeko aukera izan dute kluben eskutik eta klubetako teknikarien lanari esker. 

Olatuen aurreikuspena eta hondartzatik uretara sartzeko zein irteteko sor zitezkeen zailtasunak kontuan hartuta, jardunaldiaren banaketa egokitu zen hitzordua modu seguruan antolatzeko. Horretarako, ATSSko taldeak bi kluben artean banatu ziren.

Parte-hartzea egoitza eta txanden arabera

Donostia Kayak (guztira 61 ikasle): 

  • 09:00–10:15: Amassoko taldea (15 ikasle)
  • 10:15–11:30: Aitor (13 ikasle)
  • 11:30–12:45: A. Ama (13 ikasle)
  • 12:45–14:00: Amara Berri (20 ikasle)

Nautikoa (guztira 90 ikasle): 

  • 09:00–10:15: Zurriola (19 ikasle)
  • 10:15–11:30: Orixe (25 ikasle)
  • 11:30–12:45: Oleta (17 ikasle) eta Jakintza A (9 ikasle) — Guztira: 26 ikasle
  • 12:45–14:00: Aiete (7 ikasle), La Salle (4 ikasle) eta Jakintza B (9 ikasle) — Guztira: 20 ikasle

Guztira, LH6ko 151 ikaslek hartu dute parte jardunaldian, kluben lan teknikoak, egoitzen arteko koordinazioak eta itsasoaren egoerara egokitutako antolaketak jarduera seguru eta aberasgarria ahalbidetu duten goiz batean. 

Elkarbanatu / Comparte