2026-11-23
Slalomeko haur mailako taldearen teknifikazio jardunaldi bizia Orthezen, euripean
Joan den igandean, azaroaren 22an, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako 2026-2027 [...]
2026-11-23
Slalomeko haur mailako taldearen teknifikazio jardunaldi bizia Orthezen, euripean
Slalomeko haur mailako taldearen teknifikazio jardunaldi bizia Orthezen, euripean
Joan den igandean, azaroaren 22an, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako 2026-2027 [...]
Joan den igandean, azaroaren 22an, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako 2026-2027 denboraldiko bigarren kontzentrazioa burutu zen Orthezeko ur bizietako kanalean. Jardunaldi osoan zehar egin zuen euriari aurre eginez, haur mailako piraguista gazteek kluben arteko entrenamendu egun zorrotza osatu zuten, eguneroko errutinatik atera eta ur bizietan estimulu tekniko berriak jasotzeko helburuarekin.
Malen Gutiérrez eta Marta Barba arduradunen gidaritzapean, taldea goizean goiz abiatu zen Atlético San Sebastián (8:00) eta Santiagotarrak (8:40) klubetako instalazioetatik. Uretako lana bi saio bizitan banatu zen:
- Goizeko saioa (10:30 – 12:30): Jauzien eremuan lan teknikoa egitera bideratua; besteak beste, dekaleak, erremonteak, kontrako jaitsierak, atzeraka egitea eta ibilbide aukera desberdinak landu zituzten.
- Arratsaldeko saioa (14:00 – 15:20): Bazkaltzeko geldialdiaren ostean, kirolariek lehen tarteko ibilbide erdiak egin zituzten (jauzietatik menhirreraino), etxera itzultzeko bidaia hartu aurretik.
Deialdia hamabi piraguistak osatu zuten: Hodei Pineda, Sabi Lekehal, Nabil Nekehal, Paulo Malkorra, Ixak Malkorra, Liam Eizaguirre, Mark Salaberria, Ane Echaniz, Lili Leizaola, Elene Aramendia, Luka Garcia eta Adur Osa (Luka Taberna erreserban zela). Guztiek konpromiso handia eta eguraldi txarraren aurrean egokitzeko gaitasun bikaina erakutsi zuten.







