2022-11-07

22/23 Slalom Eskolarteko 2. proba

Your Journey to a Fulfilling Life

Pasa den larunbat arratsaldean, Ereñozun (Hernani), alebin eta infantil kategorietako […]

2022-11-07

Your Journey to a Fulfilling Life

Pasa den larunbat arratsaldean, Ereñozun (Hernani), alebin eta infantil kategorietako […]

Welcome To My Blog

Piraguista ibaian

Elkarbanatu / Comparte

Pasa den larunbat arratsaldean, Ereñozun (Hernani), alebin eta infantil kategorietako slalom eskolarren 2. proba egin zen. Ibilbide horretan, palistek 12 ate gainditu behar izan zituzten. Gipuzkoako klubetatik etorritako 80 palista bildu ziren, antolatzailea Donostiako Atletiko Kluba (ATSS) zelarik.

Gizonezko Infantil A kategorian, kayak K1 modalitatean, Mario del Teso (ATSS) izan zen irabazlea, Eric Lain eta Jon Otegui taldekideak atzetik zituela. Kanoan, C1 modalitatean, Jon Otegui (ATSS) izan zen lehen sailkatua, Julen Bueno, bigarren postua lortu zuen, eta Mario del Teso, hirugarrena.

Gizonezko Infantil B kategorian, K1 zein C1 mailan, Suhar Ursua (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garaile. K1 mailan, Gorka Martín (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen bigarren, eta Marke Burguete (S.D SANTIAGOTARRAK) hirugarren. C1ean, Markel bera izan zen bigarren eta Ander Gómez (S.D SANTIAGOTARRAK) hirugarren. C2an, Josu Del Pozo (S.D SANTIAGOTARRAK) eta Gorka Martín (S.D SANTIAGOTARRAK) izan ziren irabazleak.

Emakume infantil A kategoriari dagokionez, K1ean Ainhoa Segura (ATSS) izan zen garaile eta ondoren Maria Garcia (S.D SANTIAGOTARRAK) eta hirugarren Haizea Celaya (S.D SANTIAGOTARRAK). C1 kanoan, Ainhoa Segura (ATSS) izan zen berriro garaile, oraingoan Telma Garasak (ATSS) eta Maria Garciak (S.D SANTIAGOTARRAK) jarraituta. Emakumezko infantilen B kategorian, lehen hiru postuak errepikatu ziren K1 eta C1 mailetan.
June Deus (ATSS) izan zen garaile, Jara Castells (ATSS) bigarren eta Carla Graña (S.D SANTIAGOTARRAK) hirugarren.

Gizon alebin A kategorian, K1ean Manex Bereau (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen irabazlea, ondoren Iñaki Odriozola (ATSS) eta Marcos del Teso (ATSS). C1ean, Mikel Seren (ATSS) izan zen irabazlea eta Iñaki Odriozolak (ATSS) lortu zuen bigarren postua. Hirugarren postua Marcos del Tesorentzat (ATSS) izan zen. C2n Manex Bereau eta Gontzal Lucio (S.D SANTIAGOTARRAK) izan ziren irabazleak.

Gizon alebin B kategorian, K1-en Ibai Ergüin (S.D SANTIAGOTARRAK) irabazi zuen. Bigarren postua Ander Buenorentzat (ATSS) izan zen eta hirugarren postua Unax Ursuarentzat (SANTIAGOTARRAK S.D.).

Emakume alebin A kategorian, K1ean zein C1ean, June Amianok (S.D SANTIAGOTARRAK) lortu zuen lehen postua, Lia Guerrerok (ATSS) bigarrena eta Maddi Aramendiak (ATSS) hirugarrena. Kluben araberako sailkapenean, garaipena Donostiako Atletiko Klubarentzat, ondoren, C.D.
Santiagotarrak taldearentzat eta hirugarren postua Bergarako Beti Busti klubarentzat.

Hurrengo hitzordua abenduaren 3an izango da, Bergaran.

 

Piraguista ibaian

Elkarbanatu / Comparte