2022-12-02

22/23 pista eskolarteko 2. Proba

Your Journey to a Fulfilling Life

Joan den larunbata arratsaldean, Zumaian, alebin eta infantil kategorietako pistako […]

2022-12-02

Your Journey to a Fulfilling Life

Joan den larunbata arratsaldean, Zumaian, alebin eta infantil kategorietako pistako […]

Welcome To My Blog

Piraguista ibaian

Elkarbanatu / Comparte

Joan den larunbata arratsaldean, Zumaian, alebin eta infantil kategorietako pistako eskolarren 3. proba egin zen. Ibilbide horretan, palistek 1.500 metroko distantzia
gainditu behar izan zuten alebin kategorian, eta 3.000 metrokoa infantil mailan. Gipuzkoako klubetatik (Pasaia kayak, Donostia kayak, S.D Santiagotarrak eta Itxas
Gain), Nafarroatik (Iruñeko Piraguismo Kluba, Iruñeko Igeriketa Kluba) eta Errioxatik (Ebro Kayak Kluba) etorritako 108 palista bildu ziren. Antolatzailea Pasaia Kayak 2005 K.K kluba izan zen.

Gizonezko Infantil A kategorian, kayak K1 modalitatean, Oinatz Alonso (PASAIA KAYAK) izan zen irabazlea, ondoren Ibai Aramburu (S.D SANTIAGOTARRAK) eta Xabier Ona (DONOSTIA KAYAK). Kanoan, C1 modalitatean, Rodrigo Revenga (S.D. SANTIAGOTARRAK) izan zen lehen sailkatua.

Gizonezko Infantil B kategorian, kayak K1 modalitatean, Iker Camacho (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garaile. Juan Sanchez (PIRAGUISMO PAMPLONA) izan zen bigarren, eta hirugarren Eneko Imbuluzqueta (PIRAGUISMO PAMPLONA) taldekidea. Kanoa C1 modalitatean, Markel Vertiz (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garailea kategoria honetan.

Emakume Infantil A kategoriari dagokionez, K1ean Aine Sanmartin (PIRAGUISMO PAMPLONA) izan zen garaile. Ondoren, Katixa Franco (S.D SANTIAGOTARRAK) eta
hirugarren June Arrastua (S.D SANTIAGOTARRAK).

Emakumezko Infantilen B kategorian, kayak K1 modalitatean, Amaia Aizpurua (ITXAS GAIN) izan zen garailea, Eider Isabaren (CLUB NATACION PAMPLONA) eta Maddi Olaizola (ITXAS GAIN) aurretik.

Gizon Alebin A kategorian, K1ean Arkaitz Arnedo (CLUB PIRAGUISMO EBROKAYAK) izan zen irabazlea, ondoren Hugo Martin (S.D SANTIAGOTARRAK) eta Teo Burgera (PIRAGUISMO PAMPLONA). C1ean, Jon Susperregui (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen
irabazlea eta Eneko Parada (S.D SANTIAGOTARRAK) taldekideak bigarren postua lortu zuen. Hirugarren postua Oier Serranorentzat izan zen (S.D SANTIAGOTARRAK).

Gizon Alebin B kategorian, K1ean Matias Grijalbak (IRUÑEKO PIRAGUISMOA) irabazi zuen. Bigarren postua Julen Lucasentzat izan zen (S.D SANTIAGOTARRAK) eta hirugarren postua Lucas Izquierdorentzat (PIRAGUISMO PAMPLONA).

Emakume Alebin A kategorian, kayak K1 modalitatean, lehen postua Maddi Garciarentzat izan zen (S.D SANTIAGOTARRAK), bigarrena Naia Garciarentzat (S.D
SANTIAGOTARRAK) eta hirugarrena Maddi Aizpurua (ITXAS GAIN). C1ean, Ana Aramburu (S.D SANTIAGOTARRAK) izan zen garaile.

Emakume Alebin B kategorian, K1ean Maitane Imbuluzuetak (PIRAGUISMO PAMPLONA) lehen postua lortu zuen. Bigarren postua June Lópezentzat izan zen (S.D SANTIAGOTARRAK) eta hirugarren postua Angela Garciarentzat (PIRAGUISMO PAMPLONA).

Kluben araberako sailkapenean, garaipena Iruneko S.D Santiagotarrarentzat, ondoren,Itxas Gain taldearentzat eta hirugarren postua Pasaia Kayak k.k klubarentzat.

Hurrengo hitzordua udaberrin izango da.

Argazki batzuk uzten dizkizuegu.
http://www.gpf-fgp.org/argazki-galeria/

Piraguista ibaian

Elkarbanatu / Comparte