2024-11-13
Kayak surf txapelketa izan genuen Kontxan
Aurreko asteburuan, Piraguismoko Gipuzkoako Federazioak Kontxako hondartzan antolatutako kayaksurfeko teknifikazio [...]

Aurreko asteburuan, Piraguismoko Gipuzkoako Federazioak Kontxako hondartzan antolatutako kayaksurfeko teknifikazio paregabea egin zen. Bertan, Nautikoko txikienek eta Atletikoko palistek hartu zuten parte. Euria egitearen beldur izan arren, eguraldi zoragarria eta tamaina oneko olatuak izan zituzten.
Egunaren hasieran antolatzaileek kirol honen oinarriak azaldu zituzten. Ondoren teoria praktikan jartzeko, Nautikoko palista bakoitzak Atletikoko beste kide batekin jarri zen eta elkarrekin olatuak hartzen aritu ziren. Olatuetan denbora bat aritu ondoren, txapelketa bat burutu zuten. Azkenik, eguna ezin hobe amaitzeko sandwich batzuk jan zituzten.
Gogoratu Azaroak 17an berriro ere kayaksurfeko teknifikazio bat egingo dela Kontxako hondartzan.