2024-11-21

Kayak Surf Eskola Kirolaren 2. teknifikazioa eta lehiaketa

Pasa den igandean, Gipuzkoako Piraguismoko Federazioak kayaksurfeko teknifikazio bat burutu [...]

Elkarbanatu / Comparte

Pasa den igandean, Gipuzkoako Piraguismoko Federazioak kayaksurfeko teknifikazio bat burutu zuen kontxako hondartzan berriro ere. Bertara, Nautikoko, Santiagotarreko eta Boga Boga palistak gerturatu ziren.

Hasiera batean, teknikariek zaila ikusten zuten teknifikazio hau aurrera eramatea espero zen olatu faltagatik. Baina azkenean, espero zena baino olatu gehiago izan zituzten. Egunak ere euririk gabe iraun zien.

Amaieran txapelketa bat burutu zuten teknifikazioan jasotako jakinduriak praktikan jartzeko. Mutiletan Unax Zubimendik irabazi zuen, eta nesketan ordea Nahia Barredak sekulako ikuskizuna emanez kontxako hondartzan zeuden ibiltariei. Igande paregabea dudarik gabe!!!

Elkarbanatu / Comparte