2024-12-03
Piraguismoko jardunaldi bikoitza
Pasa den asteburuan piraguismoko bi jardunaldi zirraragarri izan genituen, pista [...]
2024-12-03
Piraguismoko jardunaldi bikoitza
Piraguismoko jardunaldi bikoitza
Pasa den asteburuan piraguismoko bi jardunaldi zirraragarri izan genituen, pista [...]
Pasa den asteburuan piraguismoko bi jardunaldi zirraragarri izan genituen, pista eta slalom modalitateetan, alebin eta haur palistekin.
Larunbata: Pista Modalitatea
Pistako ikasleen eguna larunbatean hasi zen, 15:00etan, udaberriko giro eguzkitsuan, eta ezusteko handia izan zen urte sasoi honetarako. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako klubek parte hartu zuten.
- Alebinak: 1.500 metroko ibilbidea.
- Infantilak: 3.000 metroko ibilbidea.
Hau izan zen udazkeneko denboraldiko azken jardunaldia pistako taldearentzat, ahalegin eta laguntasunez beteriko ekitaldi batekin amaituz.
Igandea: Slalom modalitatea
Igande goizean slalom jardunaldia ospatu zen Ereñozun, ATSS eta S.D. Santiagotarrak Gipuzkoako kluben partaidetzarekin.
Palistek 12 eta 15 ate bitarteko ibilbidea egin zuten, euren trebetasuna eta teknika erakutsiz.
Pistako modalitatean ez bezala, slalomeko jardunaldi bat egiteke dago oraindik. Dumboako (Irun) lehiaketa bertan behera utzi behar izan zuten eguraldi txarragatik, baina laster birprogramatuko dute.
Emaitzen kontsulta
Bi jardunaldien emaitza osoak eskuragarri daude esteka honetan:
Eskola Kirolaren emaitzak – Federación Gipuzkoana de Piragüismo
Eskerrak eman nahi dizkiegu klub antolatzaileei, boluntarioei eta arbitroei, kirol-jardunaldi hauek posible egin ditzaten.
Udaberrian ikusiko dugu elkar, uretan abentura berriak izateko!











