2024-12-18
Teknifikazio jardunaldi bikoitza
Joan den larunbatean, abenduak 14, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako teknifikazio [...]
2024-12-18
Teknifikazio jardunaldi bikoitza
Teknifikazio jardunaldi bikoitza
Joan den larunbatean, abenduak 14, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako teknifikazio [...]
Joan den larunbatean, abenduak 14, Gipuzkoako Piraguismo Federazioak antolatutako teknifikazio jardunaldi batez gozatu zuten gure haur palistek, bai pistako modalitatean, bai slalomean.
Jardunaldi hauen helburua kirolari bakoitzaren hobekuntza integrala sustatzea da, alderdi fisiko, taktiko eta sozialak landuz. Gainera, piraguismoaren etorkizuneko promesak izango diren kirolari gazte horien jarraipen zehatza egiten da.
Jarduera honekin amaitzen dira 2024-2025 eskola denboraldiko udazkeneko teknifikazio jardunaldiak. Orain Gabonetan energia kargatzeko eta udaberrian programatutako hurrengo jardunaldietarako prestatzeko unea da.
Jardunaldi hauek posible egiten dituzten teknikari eta kluben ahalegin eta dedikazioari esker, gure piraguista gazteen garapena laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak jarriz.
Udaberrian ikusiko dugu elkar piraguismoaz gozatzen eta elkarrekin hazten jarraitzeko!
Slalom teknifikazioa – San Miguelen
Pista teknifikazioa Irunen










