2025-02-26
Udako ikastaroak 2025. Eman izena!
2025-02-26
Udako ikastaroak 2025. Eman izena!
Udako ikastaroak 2025. Eman izena!
Uztaila eta abuztuan izango dira ikastaroak, 8-16 urte bitartekoentzat, eta +16 urtetik gorakoentzat.
Ikastaroak uztailean eta abuztuan emango dira, astelehenetik ostiralera, asteka, haurrentzako zein helduentzako.
Haurrentzako ikastaroak (8-16 urte)
EKAINAK 23-27 astebetekoa
EKAINAK 30 – UZTAILAK 4 astebetekoa
UZTAILAK 7 – ABUZTUAK 29 astebetekoak
- UZTAILAK 21-UZTAILAK 25: Ikastaro hau 4 egunekoa izango da. Uztailaren 25ean, ostirala, ez da ikastarorik egongo
- ABUZTUAK 11-15: Ikastaro hau 4 egunekoa izango da. Abuztuaren 15ean, ostirala, ez da ikastarorik egongo
ORDUTEGIA:
10h00-11h30 / 11h30-13h00 / 17h00-18h30
PREZIOA:
55euro asteko.
Helduentzako ikastaroak (+16 urte)
EKAINAK 23-27 astebetekoa
EKAINAK 30 – UZTAILAK 4 astebetekoa
UZTAILAK 7 – ABUZTUAK 29 astebetekoak
- UZTAILAK 21-UZTAILAK 25: Ikastaro hau 4 egunekoa izango da. Uztailaren 25ean, ostirala, ez da ikastarorik egongo
- ABUZTUAK 11-15: Ikastaro hau 4 egunekoa izango da. Abuztuaren 15ean, ostirala, ez da ikastarorik egongo
ORDUTEGIA:
18h30 / 20h00
PREZIOA:
55euro asteko.
Izena ematea eta kronograma
Izena emateko bi bide daude. Alde batetik federazioan bertan eman dezakezu izena, eta bestalde, Internet bidez egin daiteke izen-ematea. Honetarako, egin klik esteka honetan.
Izen-ematea burutzeko zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
IZEN EMATEAREN EGUTEGIA
- Aurreinskripzioak online: Maiatzaren 5tik 8ra (biak barne).
- Zozketa eta emaitzaren jakinarazpena: maiatzak 9.
- Plazen ordainketa eta berrespena: maiatzaren 12tik 15ra (biak barne).
- Izen-emate hasiera: maiatzak 26.
Informazio gehigarria
- Igeri egiten jakin behar da.
- Ikastaroa aurrera ateratzeko, gutxienez,6 ikasle egon behar dira.
- Ikastaroak hainbat mailatara egokituko dira.
- Izen-ematearen dirua itzuliko da, baja eskatzen bada, gutxienez,ikastaroa hasi baino 21 egun lehenago.
- Beharrezkoa izango da kuloteak edo bainujantzia, kamiseta edo likra eta txubaskeroa ekartzea.








