2025-03-13
Itsasoa zure pasioaren parte bada, ABABOR 2025 ezin duzu galdu
Martxoaren 28tik 30era, Ficoba itsas munduaren eta ur-kirolen topagune bihurtuko da, [...]
2025-03-13
Itsasoa zure pasioaren parte bada, ABABOR 2025 ezin duzu galdu
Itsasoa zure pasioaren parte bada, ABABOR 2025 ezin duzu galdu
Martxoaren 28tik 30era, Ficoba itsas munduaren eta ur-kirolen topagune bihurtuko da, [...]
Martxoaren 28tik 30era, Ficoba itsas munduaren eta ur-kirolen topagune bihurtuko da, inspiraziozko hitzaldiekin, lehiaketa zirraragarriekin eta sektoreko erreferente handien parte-hartzearekin. Zuen komunitateak esperientzia hau goza dezan nahi dugu.
Zuen erakundeko kideekin partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Lagunduko diguzue zabaltzen?
ABABOR 2025 zabaltzen laguntzeko, datozen egunetan posta bidez ekitaldiaren kartela bidaliko dizuegu. Eskertuko genizueke toki ikusgarri batean jartzea, jende gehiagok itsas munduaren hitzordu hau ezagutzeko. Mezu hau zuen bazkideei, lagunei edo interesa izan dezakeen edonori birbidaltzea ere aukera bikaina da.
Egitarauko une garrantzitsu batzuk:
Barruko arrantza, bela eta arraun lehiaketak – Erronka zirraragarriak giro bizian. Mahai-ingurua: “Itsaso bat, nabigatzeko modu asko” – Nabigazioaren ikuspegi desberdinak, regatatik plazer hutseraino. Ingurumen-jardunbide egokien tailerra – Nabigazio jasangarriago baten gakoak. Nabigatzaileentzako eguraldi-tresnak – Iragarpen-ereduak eta denbora errealeko behaketak. White Shadow-en munduari bira – Ocean Globe Race-en esperientzia, protagonistak kontatuta.
- Sarrera doan hemen
- Ficoba – Irun
- Ficoban doako aparkalekua eta topo geltokia 50 metrotik gertu
- Adin guztientzako jarduerak eta egitarau berezia
Gainera, 30 enpresatik gora izango dira bertan, itsas ekipamendu, berrikuntza eta zerbitzu berrienak aurkezten. Zerrenda hemen kontsulta dezakezue.
Zuen erakundearekin itsasoaren ospakizun handi honetan elkartzea gustatuko litzaiguke. Elkar ikusiko dugu ABABOR 2025ean!
ABABOR Taldea
info@ababor.eus
943667788
www.ababor.eus







