2025-07-14
Palista gipuzkoarren eguneraketa Junior eta 23 urtez azpiko Slalom Munduko Txapelketan Foixen.
Uztailaren 7tik 13ra Frantziako Foix herrian Slalom eta Kayak Crosseko [...]

Uztailaren 7tik 13ra Frantziako Foix herrian Slalom eta Kayak Crosseko munduko txapelketa ospatu da junior eta 23 urtez azpiko mailetan.
Palista gipuzkoarren saio bikaina, horien artean Oier Diaz (Santiagotarrak) nabarmentzen da, junior mailan 4 domina lortuz. Urrea C1 mailan, final oso lehiatuan Hocevar esloveniarrarekin eta Stanguet frantziarrarekin, bi Platak, bat Kayak Crossen eta beste bat C1 patruiletan eta brontze bat K1 patruiletan.

Oier Diaz
Ohian Deus (ATSS), Oierren patruila berean, zilarrezko domina lortu zuen Patruila C1 juniorretan bigarren geratuta, Frantziaren atzetik.
Alex Segurak (ATSS), berriz, brontzezko domina irabazi zuen C1 Sub23ko finalean, Lukas Kratochvil txekiarraren eta Oliver Puchner zeelandaberritarraren ondoren.
Ainara Goikoetxeak (ATSS) brontzezko domina lortu zuen Kayak Cross juniorrean, Olweb Yates britainiarra finalean aurreratu ondoren.

Ohian Deus, Alex Segura eta Ainara Goikoetxea