2025-10-24

Piraguismo eskolarreko denboraldia martxan da Gipuzkoan!

Urriaren 12an, igandean, Donostian egin zen piraguismo eskolarreko lehenengo proba, [...]

Elkarbanatu / Comparte

Urriaren 12an, igandean, Donostian egin zen piraguismo eskolarreko lehenengo proba, alebin eta infantil kategoriako haurrek parte hartu zutelarik.
Gipuzkoako palistak eta Tudelako Ebro Kayak klubeko kirolariak izan ziren bertan, guztira 64 parte-hartzaile bilduz.

Asteburu berean ospatu zen, gainera, Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketa Zurriolako hondartzan, giro eta olatu ikusgarriekin.

Bestalde, Ereñotzun abiatu da slalom modalitateko eskola-kiroleko denboraldia, baita alebin eta infantil kategorietan ere, 40 haurrek parte hartu dutelarik.

Orain hurrengo probetarako prestatzen ari dira:

  • Zumaia (pista modalitatea)azaroaren 2an, 11:30ean
  • Dumboa (slalom modalitatea)azaroaren 16an, 12:00etan

Ez galdu eta zatoz etxeko txikienak animatzera!

Elkarbanatu / Comparte