2025-11-11

1. Slalom teknifikazioa – San Miguel (Irun)

Azaroaren 2an egin zen udazkeneko lehen slalom teknifikazioa San Miguel [...]

2025-11-11

1. Slalom teknifikazioa – San Miguel (Irun)

1. Slalom teknifikazioa – San Miguel (Irun)

Azaroaren 2an egin zen udazkeneko lehen slalom teknifikazioa San Miguel [...]

Elkarbanatu / Comparte

Azaroaren 2an egin zen udazkeneko lehen slalom teknifikazioa San Miguel ibaiaren ertzean. Guztira 16 neska-mutilek hartu zuten parte, Atlético San Sebastián eta S.D. Santiagotarrak klubetatik etorriak.

Lehen saioan, gure palistek elkar hobeto ezagutzeko aukera izan zuten, ur-joko ezberdinen bidez. Ondoren, bazkaltzeko eta atseden hartzeko tartea izan zuten.
Bigarren saioa, berriz, teknika lantzera eta zirkuituak praktikan jartzera bideratu zen.

Gure gazteek primeran pasa zuten, eta oso laster izango dute aukera ikasitakoa lehiaketan aplikatzeko: azaroaren 16an, Dumboan (Irun) izango den txapelketan.

Hemen uzten dizkizuegu argazki eta bideo batzuk, egindakoa ikusteko.

Elkarbanatu / Comparte