2025-11-11
2. Joku Eskolarrak Txapelketa Zumaian, azaroaren 2an
Azaroaren 2an, Zumaian, Joku Eskolarren bigarren txapelketa ospatu zen. Guztira, [...]
2025-11-11
2. Joku Eskolarrak Txapelketa Zumaian, azaroaren 2an
2. Joku Eskolarrak Txapelketa Zumaian, azaroaren 2an
Azaroaren 2an, Zumaian, Joku Eskolarren bigarren txapelketa ospatu zen. Guztira, [...]
Azaroaren 2an, Zumaian, Joku Eskolarren bigarren txapelketa ospatu zen. Guztira, 74 haur gerturatu ziren gogoz eta giro onean parte hartzera. Gipuzkoako kluben ordezkariez gain, Ebrokayak, Boga Boga eta Piraguismo Pamplona klubeko palistak ere izan ziren bertan.
Lehenengo irteera 11:30ean izan zen, alebin mailako mutil eta neskena.
Mutilen artean, Oriol Cabello (Piraguismo Pamplona Kluba) izan zen irabazlea parte-hartzaile guztien artean, eta Gipuzkoako kluben artean Amets Zendegi (Itxas-Gain) izan zen azkarrena.
Nesken artean, Anne González (Santiagotarrak Kluba) nagusitu zen, bere taldekide Lide Caballerok oso gertu jarraituta.
Ondoren, infantil mailako mutilen txanda izan zen. Kategoria honetan, Unax Arrieta (S.D. Santiagotarrak) izan zen irabazlea, bigarren Urko Lizaso (Pasaia Kayak Kirol Kluba) eta hirugarren Asier Villalba (S.D. Santiagotarrak).
Azkeneko irteeran, infantil mailako neskek lehiatu ziren. Kasu honetan, Mikele Plagaro (S.D. Santiagotarrak) izan zen garailea, jarraian bere taldekide Cuellar Vera de Frutos, eta hirugarren postuan Kaira García (Itxas-Gain Kluba).
Parte-hartzaileek oso ondo pasa zuten. Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkiogu Itxas-Gain klubari antolakuntzagatik eta epaileei egindako lan bikainagatik.
Txapelketako emaitza gehiago hemen ikus daitezke:
Hurrengo txapelketa azaroaren 23an izango da, Pasaian. Etorri eta animatu!

















