2025-12-18
Piraguismoko asteburu betea: Slalom, Kayak Cross eta Teknifikazioa
Pasa den asteburuan jarduera bizia bizi izan zen Gipuzkoako piraguismoan, [...]
2025-12-18
Piraguismoko asteburu betea: Slalom, Kayak Cross eta Teknifikazioa
Piraguismoko asteburu betea: Slalom, Kayak Cross eta Teknifikazioa
Pasa den asteburuan jarduera bizia bizi izan zen Gipuzkoako piraguismoan, [...]
Pasa den asteburuan jarduera bizia bizi izan zen Gipuzkoako piraguismoan, lehiaketa federatua, eskola kirola eta teknifikazioa uztartuz.
Gipuzkoako Slalom eta Kayak Cross Txapelketa – Orthez (Frantzia)
Larunbatean hasi zen Gipuzkoako Slalom Txapelketa Orthezeko kanalean, 10:00etan. Guztira 84 palista gipuzkoarrek hartu zuten parte, eta bakoitzak bi txanda egin zituen 15 ateko ibilbidea gaindituz.
Slalomeko probak amaitu ondoren, Kayak Kros Txapelketa jokatu zen. Modalitate ikusgarria da, lau palista aldi berean lehiatzen direlarik, 4–6 ate, bi erremonte eta eskimotaje gune bat gaindituz.
Teknifikazio Jardunaldia – Ur Lasaiak (Irun)
Irunen, aldi berean, haur talde batekin teknifikazio jardunaldi bat egin zen. Ekitaldia 10:00etan hasi zen hitzaldi tekniko-taktiko batekin, non korronteen irakurketa, olatuak eta lehiaketa-egoerak landu ziren, baita palista federatuen bideoak aztertu 5.000 metroko kontrol batean.
Ondoren, kirolariek ariketa espezifikoak eta kayak ergometro saio bat egin zuten, banakako alderdi teknikoak hobetzeko, eta amaieran uretan praktika-saio batean aplikatu zituzten ikasitakoak.
Slalomeko 3. Eskola Jardunaldia – Bergara
Asteburua Bergarako eskola-kiroleko 3. slalom jardunaldiarekin amaitu zen, 12:00etan hasita. Palista bakoitzak bi jaitsiera egin zituen, ateetako bat ukitu gabe ibilbidea osatzen saiatuz.
Federaziotik, klub antolatzaileen, arbitroen eta boluntarioen lana eta inplikazioa eskertu nahi dugu; haien laguntzarik gabe, jardunaldi hauek ez lirateke posible izango.
2026an berriz ikusiko dugu elkar, lehiaketa eta jarduera berriekin.


















